XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurkako zaizkion ostopoak gerra biziz gaintzea da beraren lana; mundu ontan, gaindu eran, garaille egi osozko sabelean poztasun-kima erne dezan.

Kristauontzat, zerua, diño, zorion txoramenez, atseden toki osoarantz egan goazen kabi apain, guztiz asegarria omen da.

Gaiztoki edo inpernua ostera, egi-aurka burugogor, ausarki dabillenaren leize zuloa.

Kristau izkera jatorrean, egi nagusien dotrina etzaio iruditzen biziro osatua illondoko berpiztea dala esanaz; batez ere au, leku, noizaldi edo eguratsean bizitzarekin jarraitze-esanaian ulertzen badugu.

Neurtuago litzake betikotasun atearen sarrera dala esatea.

Misterio guztiak illunpean jaioak ditugu.

Idazti deunaren laguntzarik gabe aulak giñake gai ontan seguru jokatzeko.

ERIOTZA GUZTIAREN AZKENA?

Bigarren atalean Bertrand Rusell filosofariak du itz.

Eriotza, gizaki-izatearen amaia ta auts biurtzea dalakoan ermo dago.

Jakintza soroan gizon aundiki ez bagendu, dakarzkin argumentuen joskera deusezten astea ere ez luke merezi.

Irakurleen zalaparta sortzaille alena!

Enpiriku adimenzale porrokatua iñor izatekotan, auxe dugu, geiago ezin aalean.

Siñismenaren sustraiak zean ezartzen ditu, antziñako gezurrezko jainkoen elesti edo mitoloji, ta grekotar filosofi zaarrean.

Ba-dakar beste giltzarria, aurrekoarekin bikote egiten duana.

Jakintzaren berekiko indarrean sendotzen da, oiñarrikoitzaz artuki.

Ara emen laburki argumentazioa: zerki edo sustantzidun notinarik ez dago.

Gizartearen belaun-belaunezko aurrerapena oroimenak mugiturik dabil.

Beraz, oroimenaren bidez omen dator materi bakoitzaren osakuntza.

Beste aldetik, berriz, kasko-zorroan du oroimenak lantoki aukeratua; gero eriotzean, buru-barruan zebillen motorra, bizidun orren ezer izatea dator.

Mirariz ez bada, gorputz-berpiztea gezurrezkoa dirudi.

Rusell'ek dion buru-sapaiko almen izkutukoia, gogoeta ta sentimentuen bitartekotasunaz bizidun aldaturik ikusi nai du.